Iñigo Iglesiasek badu lagunartea

Larunbatean aurkeztu zuten Iñi#58 Lagunartea Errenteria-Oreretako Pontika auzoan. Mundialean hainbat zirkuitutan izango dira Iglesiasen jarraitzaileak moto gidari gaztea animatzen.

Joan den hilabetean aurkeztu zuten Iglesias babestuko duen lagunartea Pontikan. Argazkia: Carrera

Iñigo Iglesias moto gidariak badu bere lagunartea. Larunbatean aurkeztu zuten Pontika auzoan moto gidari gaztea Junior Mailako Moto3 Munduko Txapelketako hainbat zirkuitutan animatuko duen lagunartea.

Iglesiasek aurreko denboraldian debutatu zuen Junior Mailako Moto3n, bi probatan parte hartu zuen. Aurten, berriz, Karlos Argiñanoren Baiko Racing Team taldearekin mundialeko proba guztietan arituko da pilotua.

Motoziklismo pilotu gaztea da Iglesias, etorkizun handiko izendatu du Gipuzkoako Foru Aldundiak. 14 urterekin Valentziara (Herrialde Katalanak) joan zen bere ametsak betetzera eta bere ezaugarriei esker FIM CEV Repsol eliteko txapelketara heldu den moto gidari gipuzkoar bakarra da.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.