Pentsio publikoei buruzko hitzaldia antolatu du Duintasunak

Baleren Bakaikoa Ekonomia Aplikatuko katedradunak emango du hitzaldia, Manuel Lekuona bibliotekan, 'Pentsio publikoak: arriskuan?' izenburupean.

duintasuna oiartzun hitzaldia Oarsoaldeko jubilatuek hilabeteko lehen astelehenero egiten dute mobilizazioa, Errenteria-Oreretan.

Pentsionistek kezkaz ikusten dute bere pentsioen etorkizuna. Duintasuna kolektiboak denbora dezente darama bizitzan irabazitakoa defendatzeko prest. Gaur arratsalderako hitzaldia antolatu dute, Pentsio publikoak arriskuan? izenburupean. Galdera horri erantzuteko asmoz hurbilduko da Baleren Bakaikoa Oiartzunera. Bakaikoa EHUko Ekonomia Aplikatuko katedraduna da.

Hiru gai aztertuko ditu Bakaikoak. Alde batetik, Europan dauden finantzaketa moduak. Bestetik, pentsioen gutxieneko kopuru 1.080 euro izatea. Eta, hirugarrenik, euskal pentsio sistema publiko baten aldeko apustuaren aldarriaren berri emango du katedradunak.

Oiartzungo Duintasuna kolektiboak antolatu duen hitzaldia 19:00etan hasiko da, Manuel Lekuona bibliotekan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.