XX. Pasaia Hiria Olerki Lehiaketa martxan da

Ekainaren 14a baino lehen bidali behar dira lanak

Pasaiako Udalak urtero antolatzen duen poesia lehiaketarako lanak jasotzeko epea zabalik da. Lehiaketaren XX. aldian, ohi bezala, bi sari banatuko dituzte: Xabier Portugal Saria euskarazko lan onenari (1200 euro) eta Altamira Puente Saria gaztelaniazko lanaren irabazleari (600 euro).

Gaia librea da eta egile bakoitzak nahi adina olerki aurkez ditzake lehiaketara, baina beti ere, sarituak izan ez diren obrak eta argitaratu gabeak izan behar dira.

Originalak ekainaren 14a baino lehen bidali behar dira Trintxerpeko Udal Liburutegira eta epaimahaiak prentsaz eta irratiz emango ditu ezagutzera irabazleak.

Garaile gertatzen diren lanak 2020an argitaratuko dituzte liburu gisa.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.