Euskal ahozko literatura aiton-amonentzat

Baga, Biga, Higa euskal ahozko literaturan oinarritutako emanaldia prestatu dute Oreretako DBH 4. mailako ikasleek. Hartzaileak, erretiratuak, Errenteria-Oreretako aiton-amonak.

Baga, Biga, Higa euskal ahozko literaturan oinarritutako emanaldia prestatu dute Oreretako DBH 4. mailako ikasleek. Hartzaileak, erretiratuak, Errenteria-Oreretako aiton-amonak. Baga, Biga, Higa lana euskara klaseetako ikasturteko bigarren unitateari lotuta prestatutako lana da, eta balada zaharrekin, maite kantuekin, kopla zaharrekin, bertsolaritzarekin, poesia sinbolikoa zein sozialarekin osatu dute.

Emanaldia ostiralean izango da Niessen kulturguneko aretoan, zuzenean, 12:00etan hasita. Doakoa izango da baina gonbidapenak beharko dira, eta interesdunek Orereta Ikastolak Koldo Mitxelena plazan duen bulegora jo beharko dute horiek eskuratzeko 15:30etik 17:30era.

Emanaldiaren helburua, adinekoei euskarazko ahozko literaturarekin gozatzeko aukera eskaintzearekin batera, ikasleek euskara eta euskal kulturaren transmisioarekiko konpromisoa landu eta gauzatzea da, abestuz, errezitatuz, antzeztuz, zein dantzatuz.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.