Pentsio publikoei buruzko hitzaldia antolatu du Duintasunak
Baleren Bakaikoa Ekonomia Aplikatuko katedradunak emango du hitzaldia, Manuel Lekuona bibliotekan, 'Pentsio publikoak: arriskuan?' izenburupean.
Pentsionistek kezkaz ikusten dute bere pentsioen etorkizuna. Duintasuna kolektiboak denbora dezente darama bizitzan irabazitakoa defendatzeko prest. Gaur arratsalderako hitzaldia antolatu dute, Pentsio publikoak arriskuan? izenburupean. Galdera horri erantzuteko asmoz hurbilduko da Baleren Bakaikoa Oiartzunera. Bakaikoa EHUko Ekonomia Aplikatuko katedraduna da.
Hiru gai aztertuko ditu Bakaikoak. Alde batetik, Europan dauden finantzaketa moduak. Bestetik, pentsioen gutxieneko kopuru 1.080 euro izatea. Eta, hirugarrenik, euskal pentsio sistema publiko baten aldeko apustuaren aldarriaren berri emango du katedradunak.
Oiartzungo Duintasuna kolektiboak antolatu duen hitzaldia 19:00etan hasiko da, Manuel Lekuona bibliotekan.