Gurutze-Berri jatetxea ireki zenetik 50 urte beteko dira. Zapirain-Ruiz familiak gobernatzen du jatetxe eta hotela dena, eta urteurrena ospatzeko menua osatu dute.
PSE-EEk iragarri duenez, Eusko Jaurlaritzak deialdian aurreikusitako gehienezko diru kantitatea eman dio Lezori.
Islamiar Kultur Zentroak deituta elkarretaratzea egin dute gaur haren egoitzaren aurrean. Bakearen alde, elkarbizitzaren alde, eta islamofobiaren aurka bildu dira Juan Olazabal kaleko plazan, islamiar zentroaren parean.
Bizikletan ibiltzen ikasteko aukera eskainiko dei Bekoz Bekok orain arte ikasteko aukera izan ez duten emakumeei
Eskualdeko eta gertuko ekoizleei esker egonkortu da Labore Oarso. Lekungarai Gaztak, Elika Barazkiak edo Antxoko Azokako Ogi Ekologikoa dira horren adibide.
Mendi lasterketen zaleek zita berri bat izango dute maiatzaren 5ean: Landarbaso Trail. Herriko gazte kuadrilla batek, Urdaburu mendizale elkartearen babespean, lasterketa antolatu du lehenengoz.
Touringek Jon bautista campusa antolatuko du aurten, bigarrenez. Haurrak eta gazteak balioetan hezteko tresna bihurtu nahi dute kirola, eta Touringen garai bateko izen ona lehengoratzen ere saiatu nahi dute.
Egungo euskal musika, ipuin kontaketa eta euskararen egoera landuko dituzte hitzaldi zikloaren barruan Talaia Euskararen eskutik.
Hilaren azken egunean egingo dute atsolorra. Haurren gurasoek eta udalak ekitaldi polita prestatu dute egun horretarako, ongietorria biribila izan dadin.
'Kea saltzea' egotzi dio Errenteria Irabaziz hautesle elkargoak PSE-EEri, eta errenteriarren aldeko jarrera "aktiboagoa" erakusteko eskatu.
Ander Imaz eta Andoni Ugalde Joxemi Lopezekin solasean ariko dira astelehenean. Zuzenean entzun ezin dezakeenak, beste bi aukera izango ditu.
2015ean eman zuen hitza bete duela adierazi dute Lezoko jeltzaleek. Oraingo bidean jarraituko dutela esan dute, "Lezok aurrera egiten jarrai dezan".
Herritarren Arreta Zerbitzuan, batez beste, 140 gestio egin dira eguneko
Power Rangersek etxean jokatuko du gaur arratsean. Sailkapeneko zuloa atzean uzteko aukera ona izango dute Elorsoro kiroldegiko egoiliarrek.