Martxoko ohiko plenoa egingo dute etzi, hamar puntuko zerrendarekin
Bidegorrian berrikuntzak egiteko aldundiarekin sinatu beharreko hitzarmena berriro aztertuko dute. Beste hainbat gai ere itxiko dituzte.
Datorren asteazkenean, hilak 27, egingo dute martxoari dagokion plenoa. 19:00etan hasiko da udalbatzarra. Hamar puntuko gai zerrenda izango dute, eta horietatik garrantzitsuena izan daitekeena da bidegorriari buruzkoa. Oiartzungo Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak Arditurriko bidegorriaren zati batean aldaketa finantzatzeko hitzarmena izango dute aztergai.
Horrez gain, Oidultza dultzainero taldearekin eta Oiartzungo Flauta Taldearekin hitzarmenak ere joango dira gai zerrendan. Hemen sakatuta ikus daitezke gai guztiak.