Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

EH Bilduk osatu du udal hauteskundeetarako zerrenda

Jexux Leonet izango da zerrendaburua, eta bere ondoren Eneritz Arbelaitz egungo alkateordea joango da. Lehenengo bederatzi postuetan aurpegi berriak daude.

eh bildu oiartzun 2019 EH Bilduren udal hauteskundeetarako plantxa.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2019/03/26

Jakina zen Jexux Leonet Oiartzungo alkateak kargua berritzea bilatuko duela maiatzaren 26ko hauteskundeetan. Jakitea falta zena zen bere atzetik zein joango zen EH Bilduren zerrendan. Koalizioaren hauteskunde batzordeak izenak proposatu zituen, eta asteburuan onartu dute hautagaien zerrenda, Internet bidez egindako bozketan. Aho batez onartu dute.

Zerrenda osatzerakoan, Oiartzungo EH Bilduk oreka bilatu du, auzoen artekoaz gain, pertsona horiek datozen esparruena. Gainera, egun gobernu taldeko kide diren zinegotzi batzuei aurpegi berriak batu zaizkie. “Hasitako proiektuari jarraikortasuna eman nahi izan diogu eta talde profesionala eta anitza osatu dugu, azken 4 urteetan lortutako esperientzia eta indar berriarekin uztartuaz”, esan du EH Bilduk. Aurpegi ezagunak direla gaineratu dute: “Oiartzun ongi ezagutzen dute, herriko hainbat mugimendutan ibili baitira: kulturgintzan, euskalgintza, mugimendu feministan, auzoko elkarte eta festetan, pentsiodunen taldean, mugimendu ekologistan, kirol munduan…”. Aurten, zerrenda osatzerakoan, lan extra izan dute, hamahiru zinegotzi beharrean hamazazpi aukeratuko baitira, herriaren erroldak 10.000 biztanleren langa gainditu baitu.

Hilaren 2an onartu zituzten datozen lau urteetarako plangintza. Honakoa izango da aurrera eramango duen taldea.

Hautagaiak

  • 1. Jexux Leonet Elizegi. Elizalde. 51 urte. Mekanikaria CAF enpresan. Azken 4 urteetan Oiartzungo alkatea izan da.
  • 2. Eneritz Arbelaitz Sarasti. Altzibar. 32 urte. Biologian lizentziatua. Azken 4 urteetan Oiartzungo alkateordea izan da.
  • 3. Agustin Lekuona Irastorza. Karrika. 46 urte. Ingeniari teknikoa mekanikan.
  • 4. Olaia Lasa Olaziregi. Ugaldetxo. 32 urte. Gizarte hezitzailea eta psikopedagogoa.
  • 5. Jon del Olmo Larrañaga. Elizalde. 30 urte. Ingeniaritzan doktorea. Unibertsitate irakaslea eta ikerlaria.
  • 6. Iosune Cousillas Aramendi. Gurutze. 48 urte. Haur Hezkuntzako irakaslea.
  • 7. Josu Delgado Rozas. Gurutze. 53 urte. IRALEko irakaslea.
  • 8. Olga Leibar Mendarte. Elizalde. 64 urte. Jubilatua. Mugimendu feministako kidea.
  • 9. Enekoitz Markos Azpiroz. Ugaldetxo. 32 urte. Enpresa zientzietan diplomatua.
  • 10. Haizea Saez de Eguilaz Perez. Iturriotz. 22 urte. Euskal Filologian graduatua.
  • 11. Goratz Gezala Etxeberria. Arragua. 29 urte. Elektronikan goi mailako heziketa zikloa. Tren gidaria Euskotrenen.
  • 12. Arrosa Lizaso Azpiroz. Gurutze. 48 urte. Administraria.
  • 13. Jexux Saavedra Lekuona. Ergoien. 45 urte. Elektrikaria.
  • 14. Onditz Uharte Susperregi. Iturriotz. 41 urte. Dendaria.
  • 15. Aitor Puertas Marin. Altzibar. 31 urte. Diseinatzailea.
  • 16. Marian Delgado Saldaña. Arragua. 60 urte. Dendaria.
  • 17. Joxe Mari Iturriotz Oñatibia. Ergoien. 62 urte. Irungo euskaltegiko irakaslea.


Ordezkoak

  • 1. Koikile Arruabarrena Lekuona. Iturriotz. 57 urte. Haur Hezkuntzako irakaslea.
  • 2. Dabid Elgeta Azpillaga. Altzibar. 46 urte. Garraiolaria.
  • 3. Mari Jose Arbelaitz Gelbenzu. Iturriotz. 73 urte. Jubilatua.
  • 4. Ramoni Mendiburu Iturain. Altzibar. 59 urte. Dendaria.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.