Julen Lekuona eta Emarri, bakoitza bere aldetik, pantaila handian ikus daitezke
Apirilaren 10ean eskainiko dute 'Emarri' filma, Viktoria Eugenia antzokian. Julen Lekuona protagonista duen filma, igandean ikusgai, Hendaian.
Oiartzuarrak pantaila handian ikusteko aukera egongo da datozen egunetan. Alde batetik, Emarri film laburra (Ander Iriarte, 2018) Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian ikusi ahal izango da. Apirilaren 10ean izango da, eta ez nolanahiko aretoan: Viktoria Eugenia antzokian proiektatuko dute, 19:30ean hasita.
Beste zinema proposamenak Julen Lekuona oiartzuarra (1938-2003) du ardatzetako bat. Pierre Prouveze zuzendari marseillarrak Camarade-curé & Ez, ez dut nahi filma egin du. Bertan, Colette Magny ezkerreko militantearen Camarade-curé abestia eta Lekuonaren Ez, ez dut nahi kantaren arteko harremana esploratzen du, dokumental batean.
Lekuona apaiza izan zen, eta 1960ko hamarkadan Derioko apaizgaitegian 60 apaizek askatasun sozial eta kulturalaren aldeko ekintzen lekuko aktibo izan zen. Eraikinean itxialdia egin zuten, eta hori baino lehen, Vatikanoari gutun bat bidali zioten. Abestiak hori deskribatzen du.
Kanta horri esker, Colette Magny konturatu zen Euskal Herriko garaiko giroak eta Frantziako 68zaleak bat egiten zutela. Bihar arratsaldean Maule-Lextarren eskainiko dute. Datorren astelehenean, Oiartzundik hurbilago: Hendaiako Les Varietes zineman eskainiko dute, 18:00etatik aurrera. Prouveze bera izango da bertan, baita Derion protagonista izan zen Mikel Epaltza ere.