Bi bikote oiartzuar, pala txapelketako kanporaketetan aurrera
Arizmendi-Arbelaitz eta Zapirain-Susperregi bikoteek asteburuko partidak irabazi dituzte, eta Hirugarren Mailan aurrera egin dute. Beste batzuek ez dute zorte onik izan.
Euskal Herriko Pala Txapelketa Irekian hasi dira kanporaketak, eta hamar kanporaketa jokatu zituzten Madalensoron. Horietako lau norgehiagokatan oiartzuarrak izan ziren protagonista. Birentzat aurkia eta beste bientzat, ifrentzua.
Hirugarren Mailan, Arizmendi-Arbelaitz eta Zapirain-Susperregi bikoteek aurrera egin zuten beren partidak irabazi ondoren. Maila berean, Bidegain eta Ojer oiartzuarrek ezin izan zuten aurrera egin. Bigarren Mailan, Mitxelena eta Gelbentzu oiartzuarrak 11 tantotan geratu ziren. Honakoak izan dira emaitzak (datorren asteburuko kartela, hemen sakatuta):
Hirugarren Maila
- Unsuain – Fierro / Bidegain – Ojer: 25-15.
- Etxeberria – Etxarri / Izkierdo – Bengoetxea: 21-25.
- Becana – Soria / Arizmendi – Arbelaitz: 14-25.
- Zapirain – Susperregi / Mikela – Txapei: 25-23.
- Arruabarrena anaiak / Iraola – Laimirni: 10-25.
Bigarren Maila
- Landa – Lekuona / Zabala – Arriaga: 11-25.
- Urbieta – Aranjuelo / Mitxelena -Gelbentzu: 25-11.
- Luixa – Luluaga / Iriarte – Gamio: 25-14.
- Loidi – Beloki / Kasper – Amiano: 25-13.
Lehenengo Maila
- Aizpuru – Dagerre / Elejalde – San Miguel: 25-21.