2019an jaio(ko) diren haurren gurasoei Urmendiren proiektua aurkeztuko diete
Asteazken arratsaldean egingo dute aurkezpen bilera. Datu praktikoak emango dituzte, eta gurasoek izan ditzaketen zalantzak argituko dituzte.
Datorren asteko asteazkenean, hilak 10, Urmendi Haur Eskola aurkezteko bilera egingo dute euren eraikinean. Kasu honetan, 2019an jaio edo jaioko diren gurasoei emango dizkiete haur eskolaren xehetasunak.
Datu praktikoak emango dizkiete, eta dituzten balizko zalantzak argitzen lagundu. Urmendi Haur Eskolan aurrematrikulazioa irekita dago maiatzaren 3a arte, 0-3 hezkuntza etapako edozein adin-tarterako.
Informazio gehiago behar duenak, Urmendira dei dezake 943 26 00 86 telefono zenbakira deituta, edo bertako helbide elektronikora idatzita.