Erorketak saihesteko tailerra eskainiko dute, asteazken eta ostegunean
65 urtetik gorako herritarrentzako tailerra antolatu dute, Elorsoro kiroldegian. Mikel Lopez Abittuko koordinatzaileak emango du saioa.
Erorketak saihesteko tailerra emango dute datorren astean, Abittuk eta udalak antolatuta. Bi egunetan izango da asteazkenean —17:00etan— eta ostegunean —10:00etan—. Bi kasuetan Elorsoro kiroldegiko bilera aretoan izango da.
65 urtetik gorako oiartzuarrentzako tailerra izango da. Mikel Lopez Abittuko orientatzailea izango da tailerraren gidaria. Lopezek erorketak saihesteko aholku praktikoak emango ditu eta zenbait ariketa modu errazean landuko dituztela jakinarazi dute.
Asteazkenekoan parte hartzeko aldez aurretik eman behar da izena 943 49 05 52 telefono zenbakira deituta (informazio gehiago behar duenak ere dei dezake). Osteguneko saiorako ez da aldez aurretik izenik eman beharko.