Kukuak nondik joko duen jakingo dute hilaren 13an, Arditurrin
Txoriak nola kantatzen duten entzuteko ibilaldia egingo dute apirilaren 13an. Hegaztien kantak identifikatzen ikasten lagunduko dute.
Udaberria heldu da. Eguraldiak huts egin dezake, baina kale egiten ez dutenak txoriak dira. Haien kantuak ezagutzeko momenturik onena da gauden urtaroa. Txioak zein hegaztirenak diren identifikatzeko ibilaldia egingo dute Oiartzunen, hilaren 13an.
Bidean inguruko txoriak ezagutzen lagunduko duten azalpenak emango dituena Arkamukako Natur taldeko Eneko Azkue izango da.
Zailtasunik gabeko ibilaldia izango da. 10:00etan abiatuko da Arditurriko Parketxetik eta bi ordu inguru iraungo duela adierazi dute. Bisitak 5 euroko prezioa izango du eta adin guztietako herritarrei zuzendua dago. Aurretik erreserba egitea beharrezkoa da, toki mugatuak izango baitira. Bestalde, bisita egunean bertan, txoriak ikusi ahal izateko, prismatikoak eramatea lagungarria izan daitekeela.
Izena emateko, 943 49 50 69 edo 688 89 50 68 telefono zenbakietara dei daiteke. Posta elektroniko bidez ere jar daiteke harremanetan.