Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Migranteek Mediterraneoan bizi duten egoera larria ezagutarazi dute

'24 milia' dokumentala eskaini dute bibliotekan, eta ondoren Itsas Salbamendu Humanitarioko Iñigo Gutierrez solasean aritzeko aukera izan dute.

24 milia oiartzun Oiartzuar dezente hurbildu zen bibliotekara.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2019/04/08

10301 Elkartasun Keinu egitasmoak keinuak egiten jarraitzen du. Pasa den larunbatean, Mediterraneoa gurutzatzen saiatzen diren migranteen tragedia gertutik ezagutzeko aukera izan zuten oiartzuarrek. Manuel Lekuona bibliotekan 24 milia dokumentala eman zuten, Maydayterraneo proiektuak egin zuen lehenengo erreskatea azaltzen duena.

Ondoren, proiektuko kide Iñigo Gutierrezekin solasean aritzeko aukera izan zuten bertaratukoek, luze eta zabal. Mundua koloretsua eta anitza dela esan zuen, eta hori dela etorkizuna. Europara joan nahi dutenak ez direla bere gogoz joaten nabarmendu zuen, eta itsasoan ez salbatzea hilketak egitea dela. “Iristea lortzen duen itsasontzi bakoitzeko hamar bidean geratzen da”, gaineratu zuen Gutierrezek.

Gainera, nabarmendu zuen ez dela egia lana kentzera datozenik, europarrek egin nahi ez dituzten lanak egiten dituztelako. “Etortzen diren asko oso prestatuta daude, askok lauzpabost hizkuntza hitz egiten dituztelako”, zehaztu zuen.

Azoka solidarioa

Ez zen arratsaldean egin zuten ekitaldi bakarra izan. Haurtzaro Ikastolako LH6ko haurrak errifak saltzen aritu ziren plaza eta inguruetan. Gainera, azoka solidario bat egin zuten liburutegiaren kanpoaldean, materiala salduz, egitasmoak lortu nahi dituen 10.301 euroen langa gero eta hurbilago uzteko. Beraiek egindako produktuak —giltzetakoak, txapak…— edo krispetak saltzen aritu ziren. Eltzetxoak ere jarri zituzten, eta herriko hainbat txokotan aurkitzeko aukera egongo da.

Diruz lagundu nahi duenak, dirua sar dezake honako kontu korrontean: ES 92 3035 0235 22 2350038982. Kontzeptuan Oiartzun jartzea eskatu dute, oiartzuarrek zenbateko ekarpena egiten duten kalkulatu ahal izateko. Aita Mari itsasontzia laguntzeko bideratuko da dirua.

Horrez gain, Zaporeak egitasmoa laguntzen jarraitzen dute. Datorren ostiralera arte, Oiartzungo hezkuntza zentro guztietan janariak biltzen jarraituko dutela gogorarazi du 10301 Elkartasun Keinuk.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Maixabel Lasari emango diote aurten Gipuzkoako Urrezko Domina

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hondarribiko Udalak kereila penal bat aurkeztu du Zaldunborda auziko dokumentazioa iker dadin

Kultura, Gipuzkoa

Xabier Morras, margoz emandako lekukotasuna

Ekonomia, Gipuzkoa

Yurrita e Hijoseko hamabi langile kaleratu dituztela salatu dute

Ekonomia, Araba, Gipuzkoa

Jarindo parke eolikoa egiteari uko egin dio Green Capital Powerrek

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko IATetako lan gatazkan esku hartu dezala eskatu diote Jaurlaritzari

Komunikazioa, Gipuzkoa

‘Superra’-ren aurrestreinaldia Azpeitian egingo dute, hilaren 28an

Euskal Herria, Gipuzkoa

Xabi Alonsoren Igeldoko txaleta legezkoa dela ebatzi du EAEko Auzitegi Nagusiak

Euskal Herria, Gipuzkoa, Araba

Irungo atxilotuen kasua «Poliziaren jukutriatzat» jo du Askek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Eusko Jaurlaritzak Bentaberriko babes ofizialeko 510 etxebizitzak erosiko dizkio Blackstone funtsari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Jon Insaustik esan du Donostian atzo etxegabetu behar zuten familiari «bizitoki bat» eskainiko diotela

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Antondegi eremuak landa izaerari eutsi behar diola defendatu du Antondegi Berdeak

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako baso suhiltzaileek salatu dute foru aldundiak zenbait zerbitzu eten dituela, baso suteen «arrisku handiko» sasoi betean

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.