Oiartzuarrak bikain aritu dira pala txapelketan
Getaria eta Juanesek osatutako bikoteak aurrera egitea lortu du, eta Rotetak —Torres pasaitarrarekin batera— kanporaketa gainditu du
Zutik, Martija, Galarraga, Bidegain epailea, Getaria eta Juanes. Makurtuta, Juarez, Alegria, Garbisu eta Martinez. Euskal Herriko Pala Txapelketa Irekiko 11 partida jokatu dituzte asteburuan Madalensoron, eta partida politak ikusteko aukera egon da. Horien artean, Getaria eta Juanes oiartzurrek poltsikoratu zutena. Hirugarren Mailan aurrera egitea lortu zuten. Ez ziren garaipenaren zapore gozoa dastatu zuten oiartzuar bakarrak izan: Roteta, Torres pasaitarrarekin batera, hurrengo fasean egongo da.
Honakoak izan ziren emaitza guztiak (eta datorren asteburuko kartelera, hemen sakatuta):
Lehen Maila
- Irigoein – Almandoz / Aroztegi – Zubimendi: 25-14.
- Antxordoki – Martikorena / Inda – Gastesi: 25-22.
- Salaberria – Huegun / Arrizabalaga – Lizarralde: 25-23.
Bigarren Maila
- Ormazabal – Goiburu / Viana – Matxain: 23-25.
- Berho – Goñi / Urbieta – Aranjuelo: 25-17.
- Murua – Arteaga / Etxenagusia – Urreaga: 25-12.
Hirugarren Maila
- Ituarte – Manzisidor / Pujana – Pagoaga: 20-25.
- Torres – Roteta / Maneiro – Aizkorreta: 25-22.
- Gurrutxaga– Arrieta / Santamaria-Etxeberria: 25 – 10.
- Garbisu – Martinez / Alegria-Juarez: 25-22.
- Getaria – Juanes / Martija – Galarraga: 25-22.
