[GALERIA] Euriak ez du goizeko txotxa zapuztu
Urteko sagardo uzta dastatzera gerturatu dira ehunka eta ehunka herritar Foru plazara, goizetik sagardoa barra-barra izan da.
Eguraldia lagun ez izan arren, indartsu hasi dute Errenteria-Oreretako XXXI. Sagardo Eguna. Euriak ez ditu herritarrak geldiarazi, eta zientoka gerturatu dira urteko sagardo uzta dastatzera Foru plazara; goizetik sagardoa barra-barra izan da.
Ohiko sagar dantza eta irrintziarekin ekin diote egun luzeari. Arratsaldean, 18:00etan, txotx ofizialaren unea izango da, Zumardian. Tripak ondo bete ditzatela herriko lagunek, egun luzea dutela aurretik!
Goizeko txotxak irudi politak utzi ditu. Ikusi HITZAk bertan bildu duen irudi sorta: