Hauteskundeetatik bi egunetara, udalbatzarra
Hamahiru puntuko gai zerrenda jorratuko dute bihar arratsaldean. Herriko elkarteei eman beharreko laguntzak izango dira, beste behin, gai nagusiak.
Atzo izan ziren hauteskundeek politika mundua horretara enfokatu dute. Maiatzaren 26ra begira jarriko dira alderdi eta koalizioak, baina eguneroko jarduerari ezin izango diote bizkarra eman.
Bihar arratsaldean egingo dute apirilari dagokion ohiko batzarra, asteazkena jai eguna baita. Hamahiru puntu izango dituzte mahai gainean, eta horietan nagusienak izango dira herriko elkarteei eman beharreko diru laguntzak. Kasu honetan, El Watan, Ibargain Musika Eskola, Euskaraz Kooperatiba Elkartea edo kirol klubek osatuko dute balizko onuradunen zerrenda. Xorrolaren kontratu luzapenak izango du bere tartea, eta datorren urteko jai egun ofiziala aukeratuko dute.
Gai zerrenda osoa ikusteko, egin klik esteka honetan. Asteartean izango den arren, ordutegia mantenduko dute: 19:00etan hasiko da.