Ia botoen erdia jasota nagusitu da EH Bildu; EAJ eta PSE ere, gora
Beste herrietako tendentzia orokorra mantendu da Oiartzunen. EH Bilduk, EAJk eta PSE-EEk boto gehiago jaso dituzte. Elkarrekin Podemos, behera.
EH Bilduren zerrendak jaso du boto gehien Oiartzunen. Guztira, 2.884 boto jaso ditu Espainiako Kongresurako zerrendak, hautetsontzietan jaso zirenen ia erdiak. Duela hiru urteko zitatik 600 boto hazi da koalizio subiranista.
Gainontzeko udalerrietako tendentzia orokorra egon da Oiartzunen. EH Bildu ez ezik, EAJ eta PSE-EE ere igo dira. EAJk ia 500 boto gehiago lortu ditu, eta PSE-EEk bere uzta ia bikoiztu du —431 papertxo jaso ditu—. Aurreko hitzorduan baino eskasago aritu direnak Elkarrekin Podemosekoak dira. Botoen kasi herena galdu dute, eta bigarren postutik hirugarrena erori dira, EAJren mesedetan. PPk ere galdu du boto sorta ederra, bere txikian. Honakoak dira emaitzak:
- EH Bildu: 2.884.
- EAJ: 1.485.
- Elkarrekin Podemos: 919.
- PSE-EE: 431.
- PP: 110.
- Cs: 54.
- Vox: 36.
- PACMA: 27.
- Eserleku Zuriak: 7.
- ELAK: 4.
- Recortes Cero: 3.
- Bidezko Mundurantz: 2.
Auzoz auzo
Auzoz auzoko emaitza ez ofizialak dira hemen azpian daudenak. Ez dira datu zehatzak, baina irakurketa orokorra egiten laguntzeko balio du. Herriko zazpi hautets barrutietan irabazi du EH Bilduk.
- Elizalde: EH Bildu 1.046; EAJ 583; Elkarrekin Podemos 307; PSE-EE 115; PP 19; Besteak 32.
- Iturriotz: EH Bildu 370; EAJ 169; Elkarrekin Podemos 95; PSE-EE 31; PP 7; Besteak 7.
- Arragua: EH Bildu 263; EAJ 202; Elkarrekin Podemos 126; PSE-EE 122; PP 40; Besteak 42.
- Altzibar-Karrika: EH Bildu 500; EAJ 183; Elkarrekin Podemos 204; PSE-EE 91; PP 28; Besteak 27.
- Ergoien: EH Bildu 235; EAJ 105; Elkarrekin Podemos 204; PSE-EE 91; PP 28; Besteak 27.
- Gurutze: EH Bildu 122; EAJ 44; Elkarrekin Podemos 21; PSE-EE 3; PP 2; Besteak 3.
- Ugaldetxo: EH Bildu 349; EAJ 199; Elkarrekin Podemos 128; PSE-EE 48; PP 15; Besteak 19.
