Antxon garagar eta lupulu usaina dago

Maiatzaren bigarren astebururako antolatu dute VIII. Antxoberfest

Duela zortzi urte jaio zen Antxoberfest, Antxoko Garagardo Festa, eta dagoeneko barrutiko festen egitarauaren ezinbesteko osagai bihurtu da.  Aurtengoa maiatzaren 9an, 10ean, eta 11n izango da, eta urtero legez, mimo handiz hautatutako garagardo eskaintza zabala izango da aukeran.

Garagardoen behin betiko karta eta egitaraua zehazteke, azoka honen bueltan urtero biltzen diren antolatzaile boluntarioak buru belarri dabiltza azken prestaketetan, eta aurreratu daiteke ja, auto klasikoen eta motorzaleen motorren burrunba ez dela faltako, ez eta kontzertuak eta bestelako kale animazioa ere.

Gure Zumardiko karpa garagar eta lupulu zaleen zain dago jada.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.