Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Hiru bertsolari oiartzuarrek Gipuzkoako txapelketarako txartela bilatuko dute

Jon Otegi, Jokin Irastorza eta Josu Ibarguren bertsolariak urrian hasiko den txapelketarako sailkatze fasean ariko dira.

irastorza, otegi eta ibarguren Jokin Irastorza, Jon Otegi eta Josu Ibarguren, 2017ko herriartekoaren aurkezpenean.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2019/05/02

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa urrian hasiko da, baina bertan egongo diren bertsolariak zehazten asteburu honetan bertan hasiko dira. Maiatzean zehar sailkatze faseak egingo dituzte, eta bertan hiru oiartzuar izango dira: Jon Otegi, Josu Ibarguren eta Jokin Irastorza. Hirurak Oiartzungo Udal Bertso Eskolako kide dira. Iraitz Mateo da euren irakaslea. Mateo bera sartuko litzake sailkapen fase horretan, norbaitek huts eginez gero.

Aurreko txapelketetan, sailkapena bilatzen zuten bertsolariek joan eta etorriko saio bana izaten zuten puntuak pilatzeko. Aurten, baina, saio bakarrean jokatuko dute lepoa, eta sorpresentzako aukera gehiago egon daiteke.

Irastorza, igandean

Irastorza izango da lehena. Igandean lehiatuko da, Orioko Kultur Etxean. 17:00etan hasiko da saioa, eta ordubete lehenago irekiko dute txarteldegia. Ateak, berriz, 16:30ean. Oholtza gainean, Irastorzarekin batera, egongo direnak honakoak izango dira: Asier Azpiroz, Oier Aizpurua, Urko Egaña, Andoni Otamendi Arsuaga eta Joseba Andoni Agirre Orbegozo.

Jon Otegi izango da hurrena, hilaren 19an. Legorretaraino joango da, bertako antzokian egingo duten saioan protagonista izatea bilatzeko. Honakoekin partekatuko du mikrofonoa: Manex Mujika, Aitor Urbieta, Imanol Lizarazu, Ander Goikoetxea eta Aimar Sorazu.

Etxetik hurbilen arituko dena Josu Ibarguren izango da. Donostiako Larratxo auzoko kultur etxean izango du saioa, hilaren 25ean. Bere lehiakideak honako hauek izango dira: Iñigo Mantzizidor, Iñaki Zelaia, Oier Etxeberria, Haizea Arana eta Ane Beloki.

Sailkatzen badira, urrian zain izango dituzte Ander Lizarralde eta Alaia Martin. Baina oraindik bertso saio batzuk falta dira horretarako.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.