Oiartzungo bi organistek kontzertua emango dute igandean
Begoña Bergaretxe Manuel Zendoia organistak bakarka eta lau eskutara ariko dira igande eguerdian, Done Eztebe parrokian.
Zendoia eta Bergaretxe lau eskuetara ariko dira, bakarkaz aritzeaz gain. Oiartzungo bi organistek kontzertua eskainiko dute datorren igandean, hilak 5, Done Eztebe parrokian. Begoña Bergaretxe eta Manuel Zendoia eseriko dira Cavaille-Coll organoan, eta kontzertua eskainiko dute bakarka zein lau eskutara. 12:45ean hasiko da kontzertua.
Oiartzungo Organozaleen Elkarteak antolatu du igandeko kontzertua, udalaren, parrokiaren, Kutxa Fundazioaren eta Soinuenearen laguntza izan du.
