Oiartzungo palistak iazko herriartekoa errepikatzen saiatuko dira

Ostiralean hasiko dira txapelketa jokatzen, Madalensoron, Ordiziaren kontra. Paleta larruz eta pala motza izango dira diziplinak.

pala.finala Oiartzuarrak, txapelekin, errenteriarrak garaitu ondoren, iaz.

Gipuzkoako Herriarteko Pilota Txapelketa martxan da. Oiartzuarrak pala motzean eta paleta larruzkoarekin zein esku huska arituko dira. Erreminta erabiltzen dutenak izango dira debuta egingo dutenak.

Datorren ostiralean, hilak 10, jokatuko dute, Madalensoro pilotalekuan. Ordizia izango dute aurrez aurre, 19:15etik aurrera. Iazko paper bera errepikatzen saiatuko dira palista oiartzuarrak: txapeldun izan ziren 2018ko txapelketan.

Giriziarena, aurrera

Giriziak antolatzen duen Euskal Herriko Pala Txapelketa Irekiak, berriz, bere bidea jarraitzen du. Pasa den astean bi jardunaldi jokatu zituzten, Maiatzaren Lehena aprobetxatuta. Egun horretan bi bikote oiartzuar aritu ziren Hirugarren Mailan eta soilik Arizmendi eta Arbelaitzek osatutakoak lortu zuen bere partida irabaztea. Ondorioz, final laurdenetara pasa dira. Getaria eta Juanes kanpoan geratu dira.

pala txapelketa girizia

Zutik, Larrarte, Karrera, Bengoetxea epailea, Ontsalo eta Olano. Makurtuta, Iturrioz, Arrillaga, Lasarte eta Eizmendi.

Beste pilotari oiartzuar bat aritu da Bigarren Mailan, Luarziaierdi donostiarrarekin batera, baina ezin izan du aurrera egin.

Igandean, berriz, jokatu zuten bigarren jardunaldia. Oiartzuarrei dagokienez, Leire Galdosek aukerak ditu final laurdenetara pasatzeko, Muruarekin batera. Horretarako, geratzen zaizkion bi norgehiagoketako bat poltsikoratu beharko du. Honakoak izan dira pasa den asteko emaitzak:

Gizonen Lehen Maila

  • Aizpuru – Dagerre / Arregi – Erleaga: 19-25.
  • Arriaga – Unda / Antxordoki – Martikorena: 24-25.

Gizonen Bigarren Maila

  • Berho – Goñi / Viana – Matxain: 25-20.
  • Zabala – Arriaga / Luixa – Luluaga: 25-10.
  • Mitxelena – Luarizaierdi / Loidi – Beloki: 22-25.

Gizonen Hirugarren Maila

  • Gurrutxaga – Arrieta / Getaria – Juanes: 25-9.
  • Arizmendi – Arbelaitz / Berasaluze – Barinagarrementeria: 25-13
  • Lozano – Ferrero / Etxebeste – Aranguren: 25-16.

Nesken Txapelketa

  • Eizmendi II.a – Urdangarin / Agirre – Erasun: 15-25.
  • Lasarte – Eizmendi I.a / Iturriotz – Arrillaga: 16-25.
  • Larrate – Karrera / Ontsalo – Olano: 25-7.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.