Sai arreen ohiturak ezagut daitezke datorren igandean

Sai arreak ezagutzeko ibilaldia egingo dute hilaren 12an, haien ohitura eta bizimoduari buruzko azalpenak entzun ondoren. Arditurriko parketxeak antolatu du.

sai arrea oiartzun [Argazkia: Paco Garcia].

Datorren iganderako, hilak 12, sai arreen bizimodu eta ohiturak ezagutzeko ibilaldia egingo dute Arditurriko Parketxean. Aiako Harria natura parkean habiak egiten dituzte hegazti sarraskijale horiek. Hitzaldi baten ondoren, ibilaldi motza emango dute, eta teleskopioz ikusteko aukera egongo da.

Euskarazko hitzaldia 10:00etan hasiko da. Gaztelerazko azalpenak ordu erdi beranduago emango dituzte. Ondoren egingo dute ibilaldia.

Bisitak 5 euroko prezioa izango du eta adin guztietako herritarrei zuzendua dago. Aurretik erreserba egitea beharrezkoa da, plaza mugatuak baitaude. Horretarako 943 49 50 69 edo 688 89 50 68 telefono zenbakira dei daiteke. E-posta bidez ere jar daiteke antolatzaileekin harremanetan, helbide honetara idatziz.

Bestalde, bisita egunean bertan, prismatikoak eramatea gomendatzen da, hegaztiak eta haien ohiturak hobeto ezagutzeko helburuarekin. Gainera, parketxean bertan sai arreei buruzko erakusketa ikusteko aukera egongo da, Paco Garcia oiartzuarrak hainbat urtetan atera dituen argazkiei esker. Girizia elkarteko kidea da bera.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.