Argalak ezker abertzaleari egindako ekarpena aztertuko dute

Andoni Olariaga Iratzar fundazioko kideak arrigorriagarrak utzitako ondare politikoari buruz ariko da, Azmarrin taldeak gonbidatuta.

argala Argala, 1977an, Yeu uharteko konfinaziotik atera zutenean.

Gaur zortzi, maiatzak 15, Andoni Olariaga filosofo eta Iratzar Fundazioko kideak hitzaldia emango du Oiartzunen, Azmarrin-ek gonbidatuta. Jose Miguel Beñaran Ordeñana Argalak (Arrigorriaga, 1949-Angelu, 1978) ezker abertzaleari utzitako ondare politikoari buruz ariko da Olariaga.

ETA militarreko kide zen Batallon Vasco Españolek hil zuen momentuan. Carrero Blancoren kontrako ekintzan parte hartzeaz gain, erakunde horren teoriko nagusietako bat zen, eta Euskal Herri Langilearen kontzeptuan sakondu zuen.

Hitzaldia 19:00etan hasiko da, Manuel Lekuona bibliotekan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.