Erreka ingurua garbitu dute ludotekakoek
Oiartzun ibaia garbitu dute, Altzibar inguruan, eta pilatutako hondakinak txukun utzi dituzte, garbitzaileek jaso dezaten.
Abaraxka Ibiltariak modu dibertigarri batean hezteko helburua du. Pasa den larunbatean hala egin zuten, beste behin, eta gainera, ingurumenari mesede egin zioten.
Ludoteka utzi eta Altzibar aldera abiatu ziren, eta Oiartzun ibaiaren inguruan hondakinak jaso zituzten. Ondoren, poltsetan modu egokian bildu zituzten, bidegorriko komunetan, garbitzaileek jaso zezaten.