Oihana Irastorza panderojole oiartzuarra, hirugarren trikiti txapelketan
Edurne Iturbe urretxuarrarekin batera aritu da Helduen II. Euskal Herriko Trikiti Txapelketan. Markina-Xemeinen jokatu dute.
Helduen II. Euskal Herriko Trikiti Txapelketa lehiatu zuten atzo Markina-Xemeingo (Bizkaia) pilotalekuan. Zortzi bikotek hartu zuten parte, eta horietako bat osatu zuten Oihana Irastorza panderojole oiartzuarrak eta Edurne Iturbe trikitilari urretxuarrak.
Bikote bakoitzak hiru pieza jo behar izan zituen, eta paper ona jokatu zuten Irastorzak eta Iturbek. Izan ere, hirugarren postuan sailkatu ziren oiartzuarra eta urretxuarra. Honakoa izan zen sailkapen osoa:
- 1. postua: Julen Alonso eta Eneritz Aulestia.
- 2. postua: Xabier Etxaniz eta Ainara Saizar.
- 3. postua: Edurne Iturbe eta Oihana Irastorza.
- 4. postua: Mirari Azkune eta Aintzane Agirrebeña.
- 5. postua: Xabier eta Ander Malbadi.
- 6. postua: Ander Blasco eta Jon Ander Azkue.
- 7. postua: Laja eta Lutxurdio.
- 8. postua: Jone Uria eta Julene Otegi.