Autodefentsa ikastaroan izena eman daiteke oraindik
Maitena Monroyk autodefentsa feminista ikastaro intentsiboa emango du datorren larunbatean, hilak 18. Aldez aurretik eman behar da izena.
Oiartzungo Udaleko Feminismo Sailak autodefentsa ikastaroa antolatu du datorren larunbaterako, hilak 18. Izena aldez aurretik eman behar da, eta oraindik tokiak daudela jakinarazi du udalak. Maitena Monroy Romero izango da ikastaroa ematearen arduraduna. Fisioterapeuta eta ekintzaile feminista da Monroy.
Tailerra intentsiboa izango da, zortzi ordukoa: 10:00etatik 19:30era bitartean iraungo du, bazkaltzeko tartearekin. 14 urtetik gorako emakumeek parte har dezakete, eta euskaraz eta gazteleraz izango da. Hori bai, aldez aurretik izena eman beharko da horretarako, udaletxean edo online, tokia hogei lagunentzako mugatua baita. Izena emateko azken eguna hilaren 16a —osteguna— izango da.