Eskaintza bereziak, Museoaren Nazioarteko Eguna ospatzeko
Soinuenean dohainik sartzeko aukera egongo da, eta Arditurriko meategia prezio berezian bisitatu daiteke. Luberri itxita dago.
Datorren larunbata, maiatzak 18, Museoen Nazioarteko Eguna da. Horregatik, hainbat eskaintza egongo dira Oiartzungo museotan.
Soinuenean, dohainik sartu ahal izango da herri musikaren ingurukoak ezagutzera. Errepidean gorago, Arditurrin, meategi zaharrak bisitatzea ohi baino merkeagoa izango da. Luberri Ikasgune Geologikoa, berriz, itxita egongo da hilaren 21era arte, mantenu lanak direla eta.