Eskuzko Pasakako VIII. txapelketan izena eman daiteke, hil bukaera arte
Beste urte batez, Txost pilota elkarteak eskuzko pasaka txapelketa antolatu du, maila guztietarako. Hilaren 26an itxiko dute izena emateko epea.
Tradizio bihurtzen ari da Txost pilota elkarteak urtero antolatzen duen eskuzko pasaka txapelketa. Aurten zortzigarren ekitaldia izango da, eta maila guztietako pilotariei irekita egongo dela nabarmendu dute. Gainera, Helduen Mailako Gipuzkoako Txapelketa ere jokatuko dute, bosgarren aldiz.
Ekainean, uztailean eta abuztuan jokatuko dituzte pilota partidak, eta izena emateko epea maiatzaren 26an bukatuko da. Horretarako, bi telefono zenbakitara dei daiteke: 670 40 76 01 (Joxemari) eta 610 45 23 25 (Nekane).
Honakoak izango dira mailak:
- Emakumezkoak.
- Benjaminak (2009 eta 2010 jaiotakoak).
- Kimuak (2007 eta 2008 jaiotakoak).
- Haur Maila (2005 eta 2006 jaiotakoak).
- Kadeteak (2003 eta 2004 jaiotakoak).
- Jubenilak (2001 eta 2002 jaiotakoak).
- Herrikoia.
- Nagusiak.