Harrotasun arrosa, hirugarrenez
Manchester City futbol taldeko atezainen entrenatzailea da Xabier Mancisidor sanjuandarra, eta taldearekin hirugarren liga titulua irabazi berri du, Ingalaterrako Premier League entzutetsua.
Pozik Mancisidor garaipenarekin, eta harro sanjuandarrak beren entrenatzaile internazionalenarekin. Ezin gehiago. Kopa altxatzean San Juan Donibane Koxtaperen elastikoa soinean zuen Mancisidorrek, bere jaioterria eta arraun taldearekiko keinu ederrean.
Sanjuandarrek omenaldi egin zioten arrazoi berberarengatik 2014ean, orduan sanjoanetako txupina jaurtitzearen ohorea berari emanez.