Udalbiltzaren '40 urte, 40 gezur' erakusketa, pleno aretoan
Espainiako konstituzioak 40 urte bete zituen abenduan, eta horrek ez dituela ordezkatzen azaleratu nahi du Udalbiltzak erakusketaren bidez.
Udalbiltzak prestatutako 40 urte, 40 gezur ikus daiteke Oiartzungo udaletxeko pleno aretoan. Espainiako konstituzioak 40 urte bete zituen abenduan, eta horrek ez dituela ordezkatzen azaleratu nahi du Udalbiltzak.
40 panelen bidez, Espainiako Konstituzioko beste hainbeste artikuluk diotena erakusten du erakusketak, eta horiek Euskal Herrian zein eragin duten.
Iruñean, Etxarri-Aranatzen, Seguran edo Zerainen egon da erakusketa. Oiartzunen hilaren 28ra arte egongo da ikusgai.