EAJk bere programa aurkeztuko du gaur arratsaldean
Rafael Bergaretxe Oiartzungo alkatetzarako hautagaiak bere taldearen proposamenak aurkeztuko ditu, ekitaldi irekian.
Kanpainak aurrera egiten jarraitzen du, eta gaur arratsean, EAJk bere programa aurkeztuko du. Rafael Bergaretxe alkategaia izango da horren ardura izango duena. Jakinarazi dutenez, ekitaldi irekia izango da Oiartzungo batzokian egingo dutena. 19:00etan hasiko da ekitaldia.