'En/Femme', Bartzelonako 'cross-dressing' eszena azaleratzen duen dokumentala

Dokumentala emango dute datorren astelehenean, eta, ondoren, Alba Barbe i Serra zuzendariarekin solasean aritzeko aukera egongo da.

en/femme

Oiartzungo Udalaren Feminismo Sailak antolatuta, En/Femme dokumentala emango dute astelehen arratsean. Ondoren, Alba Barbe i Serra zuzendariarekin hitz egiteko aukera egongo da, eta iritziak partekatzeko aukera egongo da, baita galderak egitekoa ere. 19:00etan hasiko da emanaldia, pleno aretoan.

En/Femme dokumentala Bartzelonako cross-dressing mugimenduaren erretratua da. Emakumez janzteko joera dutenentzako klubak ematen dio izena dokumentalari. Barbe bera tesia egiten ari zenean, ikerketek En/Femme kluba ezagutzera eraman zuten.

Internetaren boom-arekin, kolektibo hori azaleratuz joan zen, eta frankismo ondorengo trabestiarekin eskemetan ez ziren sartzen. Dokumentalak islatzen du sekretupean gordetzen jarrai ezin daitekeen mundu bat, baina baita plazerak duen garrantzia eta elkartasuna, nortasuna eraikitzerako garaian. Generoaren bueltan dauden arrakalak ere bai ezagutarazi nahi ditu.

2018an estreinatua

2018ko otsailean estreinatu zen eta nazioarteko film-jaialdietan erakutsi dute: Zinegoaken Euskal Herrian; Guadalajarako Nazioarteko Jaialdian (Mexiko); Queer Zinemaren Hamburgoko Nazioarteko Film Jaialdian (Alemania); Poland LGTB jaialdian (Polonia)…

Bezperan, maiatzaren 19a, Gay-les-transfobiaren kontrako Nazioarteko Eguna izango da. Dokumental emanaldi honekin, Oiartzunen aniztasun sexualaren kontrako fobia horien sentsibilizazioa egitea da helburu nagusia.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.