Gipuzkoako Kenpo Kai Txapelketa jokatuko dute igandean, Madalensoron
Oiartzungo Honbu elkarteak txapelketa antolatu du iganderako. Madalensoro pilotalekuan bost mailetako borrokalariak, gizon eta emakume.
Oiartzungo Honbu elkarteak Gipuzkoako Kenpo Kai Txapelketa antolatu du datorren iganderako, hilak 19. Gipuzkoa osoko hainbat kenpolari hurbilduko dira Madalensoro pilotalekura.
09:30ean hasiko dira lehiatzen, hainbat diziplinatan: kata esku hutsik, kata armekin, defentsa pertsonala eta borroka. Kimu Mailako borrokalariak, Haur Mailakoak, kadeteak, Gazte Mailakoak eta seniorrak ariko dira dominen bila, gizon zein emakume.