Bederatzi lagun auzitara, Ciudadanosen aurkako protestarengatik
Ikerketa abiatu du fiskaltzak, mehatxu, irain edo gorroto deliturik egin zuten argitzeko.
Bederatzi lagun deitu ditu gutxienez Gipuzkoako fiskaltzak auzitara Ciudadanos alderdiak pasa den apirilaren 14an Errenteria-Oreretan egin zuen ekitaldiaren harira izandako protestengatik. Ikerketa abiatu du fiskaltzak, mehatxu, irain edo gorroto deliturik egin zuten argitzeko.
Ikerketa horren oinarrian, berriz, Albert Riverak Ciudadanoseko buruak aurkeztutako salaketa. Salaketarekin batera, hainbat argazki eta bideo aurkeztu zituen froga modura, eta antza, horietan azaltzen diren lagunek jaso dute auzitegira joateko zitazioa.