Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika
UDAL ETA FORU HAUTESKUNDEAK

EAJk "anbizio handiko programa egingarria" aurkeztu du

Rafael Bergaretxe alkategaiak buru duen taldeak zein proposamen egingo dituen xehatu ditu, arloz arlo, jarraitzaileekin egindako ekitaldian.

Rafael Bergaretxe programa aurkezpena 01 Oiartzungo batzokian aurkeztu zuten programa.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2019/05/17

EAJk bere programa aurkeztu zuen atzo arratsean, batzokian, bere kide eta jarraitzaileen aurrean. Alkatetzara iritsiz gero aurrera eramango dituzten proiektuen berri eman zuen Rafael Bergaretxek, jeltzaleen alkategaiak. “Oiartzun herri desberdina izaten jarraitzea nahi dugu”, adierazi zuen, “berezia, erakargarria, baina baita ere garai eta errealitate berriei egokitzeko gai dena, irekiagoa eta soluzioak bilatzen dakiena”.

Horretarako, hainbat erronkei aurre egin nahi dietela esan zuen, luzamenduetan ibili gabe: “Anbizio handiko programa egingarria dugu”. Oiartzun indartsua nahi dutela berretsi zuen, bai ekonomikoki baita sozialki ere. “Oiartzun indartsu hori herritarren eskutik eraiki nahi dugu, elkarlanean eta elkarrekin”.

Elkarbizitza eta txukuntasuna

Bergaretxek elkarbizitzaren aldeko apustua egin zuen, udalaren eta herritarren arteko harremanak errespetuz eta gizalegez egin nahi dituztela esan zuen. “Gure herriko erakundeetan demokrazia arau eta lege dugula, gure buruaren jabe garela eta elkartasun beharra aintzat hartuta. Zer konpondu asko dugu, herritar guztion arteko giroa berregiten lana badugu”, esan zuen EAJren alkategaiak.

Legegintzaldiko plenoetan askotan aipatu duten gai bat ere azaleratu zuen Bergaretxek: Urkabe Baita. Etxea ireki nahi dute, eta parke publiko bat bihurtu.

Garbiketaren —oro har— gaiei heldu zien ondoren. Herriko kaleen garbiketa eta txukuntasuna zainduko dutela esan zuen: “Adierazpen askatasuna, bai; herriko bazterrak eta eraikinak bereganatu eta itsusteko estetikari, ez; sekula eta betiko pintadari ez; eremu publikoko pankarta, kartel permanenteei, ez”.

Hondakinen atez ateko bilketa sistema aldatu nahi du. Esan zuenez, sailkatze datuak onak direla, baina hainbat oiartzuarrek beste herrietan botatzen dituztela hondakinak. “Gurearen pareko udalak badira antzeko maila lortzen dutenak, sistema malguagoekin: organiko eta errefusarako txipdun edukiontziak”.

Mugikortasuna

Oiartzun zortzi auzotan banatuta egonda, mugikortasuna izango da jeltzaleen programaren beste ardatzetako. Zentzu horretan, Ugaldetxo eta Elizalde auzoetan aparkatzeko hainbat arazo egoten direla azaleratu du, segun eta zein ordu eta tokitan.

Trafikoarekin jarraituz, ikerketa bat abiarazteko konpromisoa adierazi dute, euren iritziz puntu “oso problematikoak” badaudelako Oiartzunen: Lartzabal, Talaiako biribilguneak, Ugaldetxoko bidegurutzea, Elizaldeko saihesbidea… Aldundiarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean ariko direla esan zuen. Proposamenen artean, Ugaldetxo-Txikierdi lotura berri bat egin nahi dute, biribilguneak arintzeko eta saihesbidea lurperatzea, Elizaldea berriro Learre eta Urkaberekin lotzeko.

Garraio publikoari dagokionez, Oiartzun eta inguruko herriak lotzeko denbora murrizteko plan bat bultzatuko dutela azaldu zuen Bergaretxek. Auzoak hobeto komunikatzeko, Topoaren adar arin martxan jartzea proposatuko dute.

Mugikortasuna gazteago izandakoan baino mugatuagoa dute adindu gehienek, eta adin segmentu horrentzako arreta eta zaintza handiagoa eskatu du Bergaretxek. “Etxez etxeko zerbitzua eskuratzeko aukerak zabaldu eta zerbitzua hobetuko ditugu, Oiartzungo zaharrek beren etxean bizitzen jarraitzea errazago izan dezaten”. Aldundiarekin elkarlanean, zaharrentzako zaintzapeko etxebizitzak eraiki nahi dituzte.

Kultura eta gizarte politikak

Arlo sozioekonomikoari dagokionez, etxebizitzak sustatu nahi dituzte, babes ofizialekoak, honako taldeentzat: gazteentzat, guraso bakarreko familientzat, 55 urtetik gorako lanik gabekoentzako eta babesgabeko pertsonentzat.

Enplegua lortzeko politika aktiboak bultzatu nahi dituzte, batez ere 55 urtetik gorakoei zuzenduta daudenak. Horretan ere aldundiarekin eta Gasteizko gobernuarekin elkarlanean aritu nahi dute, merkataritza, ostalaritza eta nekazaritza ustiapenak bultzatu eta gurasoengandik seme-alabengana pasa daitezen errazteko.

Kulturari dagokionez, udalbatzako kideak beti euskaraz aritzeko konpromisoa adierazi zuen Bergaretxek, baita herritarren hizkuntza eskubideak bermatzeko ere. Hizkuntzaz gain, jarduera ludikoak, jolasak, kultur eta arte jarduerak sustatuko dituzte.

Gazteleku bat sortu nahi dute, eta gazteentzako plan bat prestatu nahi dute, alkoholaren eta drogaren prebentzioa helburu izango duena. Gainera, aukera zabaldu nahi dute oiartzuar guztiek jarduera fisikoa egiteko aukera izan dezaten. Kirol taldeak laguntzen jarraituko dute, eta bide berriak urratzeko asmoa adierazi zuen Bergaretxek. Gainera, neskak gehiago federatzeko bideak bilatu nahi dute.

Gainera, plan estrategiko bat martxan jarri nahi dute, eta Oiartzun Irudikatu 2020-2030 izena jarri diote. Plan estrategikoak barnebilduko lituzkeen gaiak honakoak dira, besteak beste: adin nagusikoei zor zaien arreta, jarduera ekonomikoa, garapen urbanistikoa eta herritarren parte-hartzea.

Bukatzeko, Bergaretxek eskerrak eman zizkien zerrenda osatzera animatu diren pertsona guztiei. “Oiartzunen alde konpromiso irmoa erakutsi dute, entzuten jakinez eta elkarbizitza bultzatuz”, zehaztu zuen.

“Gure helburua oiartzuarron ongizatea handitzea dela, eta herritarren zerbitzura ondo aritzea, beraien arazo eta kezkekin jakitun baikaude. Udaletik lehentasuna emango diogu herritarron arteko harremanak eta elkarbizitza errespetuz eta gizalegez berritu eta oneratzeko ahaleginari”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.