Euskadiko Gazte Sozialistek taldea eta egoitza dute Pasaian
Bihar (hilak 18) inauguratuko dute, Trintxerpeko Gudarien Enparantzan
Pasaiako PSE-EEk maiatzaren 26ko udal hauteskundeetarako aurkeztutako zerrenda PSE-EEk ekitaldi politikoa antolatu du biharko Trintxerpen, Euskadiko Gazte Sozialisten talde berria aurkeztu eta egoitza inauguratzeko.
Ekitaldia, 11:30ean izango da, PSE-EEk Gudarien enparantzan bertan duen egoitzan, eta alderdiko hiru kide mintzatuko direla iragarri dute: Azahara Dominguez, Euskadiko Gazte Sozialisten idazkari nagusia; Eneko Andueza PSE-EEren Gipuzkoako idazkari nagusia, eta Izaskun Gomez, PSE-EEren Pasaiarako alkategaia.
