Beste bi sagar hozka ditzake Kukai Dantzak
Eneko Gil dantzaria Gizon Dantzaririk Onenaren kategorian izendatuta dago Erritu lanarengatik. Beste hainbeste gertatzen da Sharon Fridmanekin, bere kasuan koreografia onenarengatik dago izendatua sari beretan Erritu lanarengatik.
Kukai Dantzako Eneko Gil Gernika muralaren inaugurazioan. Max sariak banatuko dituzte gaur arratsaldean. Kukai Dantzak beste bi sagarri hozka egiteko aukera izango du banaketa horretan, izan ere, Eneko Gil dantzaria Gizon Dantzaririk Onenaren kategorian izendatuta dago Erritu lanarengatik. Beste hainbeste gertatzen da Sharon Fridmanekin, bere kasuan koreografia onenarengatik dago izendatua sari beretan Erritu lanarengatik.
Oskararekin zazpi kategorietan finalista izan zen sariketa berean 2017an. Orduan hiru sari ekarri zituzten maletan Euskal Herrira. Max Sariak gaurbanatuko dituzte Valladolideko (Gaztela Leon, Espainia) Calderon antzokian 20:00etan hasita. Espainiako telebistaren bigarren katean zuzenean emango dute sari banaketa.
