Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Normaltasuna bueltatzen ari da Oiartzunera, euriteen ondoren

Atzo goizean botatako euriak kalte batzuk eragin ditu Oiartzunen, baina ez da ezer larririk gertatu. Udala garbitzen ari da.

oiartzun euria Herribide batzuetan eragin zuten euriteek [Argazkia: Oiartzungo Udala]..
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2019/05/20

Euria gogoz bota zuen atzo Oiartzunen. 127,7 litro metro koadroko bota du, eta horrek hainbat kalte eragin ditu herriko hainbat txokotan. Materialak, ez baita ezbehar pertsonalik egon.

Oiartzungo Udaltzaingoak balantze txiki bat egin du. Igandea sartu berritan hasi ziren lanean. “Oiartzunen orografia nahiko berezia da: ura daukagu, mendia, baserriak… Goizean goiz hasi ziren bideak ureztatzen; Talaia industriagune inguruan badaukagu erregela bat Oiartzun ibaiaren altuera neurtzen duena”, adierazi du Udaltzaingoak. Ura zein mailatan dagoen ikusita, badakite non egingo duen urak gainezka.

Herribide batzuk moztu behar izan zituzten, goizaldeko ordubietatik aurrera. Bizilagunak esnatzen joan ziren heinean, beste arazo mota batzuei aurre egiten hasi ziren: garaje eta etxebizitza batzuetan ura sartu zen. “Udalak dituen motoponpa batzuk eraman genizkien kaltetuei, ura pixkanaka ateratzen joateko”, gaineratu dute.

Garbiketa

Kalte ikusgarriena luiziak izan ziren. Tamaina handiko luiziak izan ziren, eta tarte batzuetan, bide tarte guztia moztu behar izan zuten. Gaur hasi dira makinaria pisutsuarekin hori garbitzen. Luizi handienetakoa bidegorrian izan zen —batez ere Ergoien eta Karrikan—, eta itxita dago; metro kubiko asko mugitu ziren, eta jasotzen ari dira.

Beste luizi batzuk izan ziren, txikiagoak. “Herribideak ez zituzten zeharo moztu, eta erabiltzaileak, gainera, 4×4 dituzte eta hala nola pasatzen dituzte. Guk egin genuena izan zen seinalizatu eta bizilagunak ohartarazi”. Udal brigada ari da horiek garbitzen, jakinarazi dutenez.

Bestela, ez zuen kalte handirik sortu, Errenteria-Oreretaren kasuan bezala. Garaje eta etxebizitzaren batera sartu zen ura. “Garaje txokoren bat-edo kaltetu zen, baina askoz gehiago ez. Pagoaldea industriaguneko enpresaren batean ura sartu zen, mendian egindako uholde txikiengatik. Lintzirinen autoak aterarazi genituen, garajeetan ura sartzen ari zelako”.

Orain, lanean jarraitzen dute, Oiartzun pixkanaka normaltasunera bueltatu dadin.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.