Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika
UDAL ETA FORU HAUTESKUNDEAK

EH Bilduk gora egin du botoetan, eta gehiengo absolutua indartu du

Oiartzungo parte hartzea %68,46 izan da, eta EH Bilduk hamazazpi eserlekuetatik hamabi lortu ditu. EAJk ere zertxobait gora egin du, eta bosgarren zinegotzia lortu du.

jexux leonet Jexux Leonetek esker oneko hitzak izan ditu.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2019/05/26

Oiartzun ezkerreko abertzaleen gotorlekutzat jo izan da historikoki, eta gaur berretsi ez ezik, indartu egin du nagusitasun hori. EH Bilduk hamabi zinegotzi eskuratu ditu gaurko hauteskundeetan, eta hori gutxi ez balitz, hautesleku guztietan gora egin du ezkerreko koalizio subiranistak.

24 urte ziren alkate batek karguan errepikatzen ez zuela, Jon Iñarrak bere hirugarren agintaldiari ekin zionetik. Gauza asko gertatu dira ordutik, baina ezkerreko abertzaleen zerrendak irabazi duela errepikatu da. Jexux Leonetek eta bere taldeak lasaitasun osoz gobernatuko dute datozen lau urteetan. Alkateak berak, Hitzari emandako elkarrizketan azaldu zuenez, oiartzuarrek gobernu talde baten jarraitutasuna “merezi” zutela esan zuen, eta hori lortu dute. Gainera, talde zabala lortzea espero zuten, ardurak banatzeko. Hala izango da.

EH Bilduk 3.615 boto eskuratu ditu, duela lau urte baino 446 gehiago. EAJk ere gora egin du boto kopuruan, 1.452 lortuta, 2015ean baino 92 gehiago. Ordezkaririk gabe geratu dira PSE-EE —234 botorekin— eta PP —61 papertxo jaso dituzte—.

“Izugarria da”

Kontzejupean jarraitu dute boto kontaketa, eta han zela, adierazpen batzuk egin ditu Leonet berak, oraindik emaitzek emandako pozarekin berotuta. “Oiartzunen, Gipuzkoan eta herrialde guztietan, EH Bilduren komunitatea, laneko komunitatea da”. Esan duenez, egindako lana herritarrek eskertu dute, eta oiartzuarrak ederki portatu direla nabarmendu du: “Oiartzun herri oso konprometitua da, parte-hartzailea, eta lan horren ondoren, emaitza hauek etorri dira. Guretzako izugarria da”.

Oraingoz jarduneko alkatearen esanetan, aldearen zati baten jarraitutasunak eta aurpegi berrien freskotasunak ilusioa sortu die oiartzuarrei. “Berriro badator EH Bildu, Oiartzunen bezala, Gipuzkoa guztian. Oso pozik gaude, eta orain ospatzen ari gara”, gaineratu du.

Hala ere, ospakizunak epe laburrerako izango direla gaineratu du. “Jakitun gara ardura handia dugu aurretik. Daukagun proiektua gauzatzeko eta aurrera eramateko ilusioa eta gogo izugarria daukagu”, jakinarazi du Leonetek. “Honek izugarrizko hauspoa eta ilusioa ematen du”, berretsi du.

Kanpainan lanean aritu den jende guztiari eskerrak eman nahi izan dizkio, jende asko izan omen delako. Gainera, Oiartzungo herriari ere eskerrak eman dizkio, jarritako konfiantzagatik. “Gure helburua izango da behar den emaitzekin eta freskurarekin aurre egitea”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.