Hip hop taldekoek sari berezia lortu dute Katalunian

Lehendabiziko aldiz atera dira Euskal Herritik, eta saria lortu dute. Beren ametsetako bat egia bihurtu dutela zehaztu dute taldeko kideek.

Pasa den asteburuan, Oiartzungo hip-hop dantza taldeko neska-mutilak Euskal Herritik kanpo atera ziren lehiatzera, lehendabiziko aldiz. Eta ez zaie gaizki joan.

Cornellako dantza lehiaketa publikoan parte hartu zuten, eta sari berezia lortu dute. Txikiak zirenetik dantzan ari diren oiartzuarrak oso pozik daude sariarekin, eta esperientzia ahaztezina izan dela ziurtatu dute.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.