Igandean jokatuko dituzte pala txapelketako finalak

Oiartzuarrik ez da egongo finalean, nahiz eta Galdos finalerdietaraino iritsi den. Igandean goizean goiz hasiko dira partidak. Guztira lau norgehiagoka jokatuko dituzte.

Zutik, Galdos, Murua, Bengoetxea epailea, Eizmendi II eta Urdangarin. Makurtuta, Karrera, Larrarte, Agirre eta Erasun. Zutik, Galdos, Murua, Bengoetxea epailea, Eizmendi II eta Urdangarin. Makurtuta, Karrera, Larrarte, Agirre eta Erasun.

Girizia elkartearen pilota sailak antolatzen duen pala txapelketa azkenetan da. Pasa den asteburuan erabaki zituzten falta ziren finalak, eta datorren igandean jokatuko dituzte lau norgehiagokak, 08:00etan hasita.

Lehena, mutilen Hirugarren Mailakoa izango da, eta bertan Gurrutxaga eta Arrieta elgoibartarrak Iraola eta Laimirni tolosarren aurka arituko dira. Bigarren finala neskek jokatuko dute: Agirre (Tolosa) eta Erasun (Zizurkil) ariko dira Eizmendi II.a (Aia) eta Urdangarin (Hernani) aurka.

Hirugarren finala, berriz, mutilen Bigarrren Mailakoa izango da, nafarrak —Berho eta Goñi— bizkaitarren kontra —Zabala eta Arriaga— aurka ariko dira. Eta pala txapelketarekin bukatzeko, Lehen Mailakoa jokatuko dute: Salaberria (Astigarraga) eta Huegun (Donostia), alde batetik, eta Irigoien eta Almandoz (Lesaka), bestetik.

Ez da oiartzuarrik egongo, beraz. Arizmendi eta Arbelaitz mutilen Hirugarren Mailan final laurdenak kanporatuak izan ziren, eta nesketan, Galdos finalerdietara iritsi arren, ez da hortik pasa.

Finalean, urtero bezala, udaleko, federazioko eta antolatzaileak hurbilduko dira Madalensorora. Sarrera doan izango da.

Aurtengo txapelketa 36. ekitaldia izan da, eta 98 bikotek hasi zuten —180 gizonek eta hamasei emakumek—. Josetxo Gamioren omenez antolatzen dute txapelketa, eta badira hainbat urte udalak antolakuntza laguntzen duela.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.