Haurtzaro Dantza Taldekoek bi urteetan ikasitakoa taularatuko dute

Elorsoro kiroldegiko kantxan emanaldia eskainiko dute dantza taldekoek. 'Dantza' filmari keinu bat egin nahi izan diote.

haurtzaro dantza Elorsoro kiroldegian izango da emanaldia.

Haurtzaro Dantza Taldeak bi urtean behin Oiartzuni eskaintzen dion emanaldia egingo du datorren larunbata arratsaldean, 18:30etik aurrera. Aurreko emanalditik pasatu diren bi urte hauetan ikasitakoa taularatuko dute.

Ez da helburu bakarra izango: kalitate handiko eta maila altuko ekitaldi bat eskaini nahi diete oiartzuarrei. Gainera, Haurtzaro Ikastolaren alde kulturalari espazioa eman nahi diotela azaldu dute.

Dantza-ri keinua

Larunbateko emanaldian 6 eta 16 urte arteko 70 dantzari ariko dira. Ikuskizunarekin, keinu bat egin nahi izan diote Dantza (Telmo Esnal, 2018) filmari; haren estetika baliatu dute, baita irudiak ere. Modu horretan, filmak egindako ekarpena eskertu nahi izan dute.

Dantzariez gain, larunbat arratsaldeko emankizuna prestatzeko lanetan zortzi hezitzaile, musikariak, dantza taldeko arduraduna, hamar guraso eta 30 boluntario ariko dira.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.