Altzibarko Zokolo bidea itxita egongo da gaur

Altzibar eta Ergoien auzoak batzen dituen errepidean zuloa agertu da. Asteburuan errail bat irekiko dute ibilgailuentzako.

Oiartzungo Udalak urgentziaz jakinarazi duenez, Altzibarko Zokolo bidea itxita egongo da gaur Bizkai eta Ubisibar etxeen artean, errepidean agertu den zulo bat konpontzeko.

Alegia, Altzibar eta Ergoien auzoak lotzen dituen bidea da itxita egongo dena. Asteburuan, errail bat irekiko dute ibilgailuak pasa daitezen.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.