[Galeria] Bero honi aurre egiteko nahikoa sagardo ez da
Pasai Antxoko XXVI. Sagardo Eguna ospatzen ari dira gaur. Jende dezente hurbildu da Gure Zumardira, freskatzeko asmoz.
Lan handia egin behar izan dute boluntarioek. ‘Itzaletik joan‘ esamoldeak gutxitan izango zuen gaur baino zentzu handiagorik. Bero sapa ari du, eta zintzurra eta gorputza freskatzeko gogoa zutenek Antxoko Gure Zumardian izan dute aukera. XXVI. Sagardo Eguna ospatzen ari dira, eta honakoak dira arratsaldeak utzi dituen irudiak.
