Kuadrillategi Egunean, Oarsoaldeko gazteak, euskaraz, eta gozatzen

Larunbatean egin zuten Oiartzunen 2019ko Kuadrillategi Eguna. Oarsoaldeko lau herrietako gazteek Desafioak egitasmoaren finalak, talentu showa, eta bazkaria egin zituzten, eta ondoren, DJ Bullekin dantza egiteko aukera izan zuten.

Bero egin zuen larunbatean Oiartzunen ere. Beraz, eskualdeko gazteek gustuko dutena egin zuten, beste herrietako Kuadrillategikideak ezagutu zituzten, eta den-dena, euskaraz.

Eguneko ekitaldirik deigarriena Desafioak egitasmoaren finalena izan zen. Bertan, ikasturtean zehar 25-30 gaztek osatutako zortzi taldek parte hartu dute, Lezoko eta Errenteriako talde banak, eta Pasaiako nahiz Oiartzungo hiruna taldek. Lehia antzekoa da, eta aurretik, herri batekoek, bestekoa desafiatu izan dute, egokien iruditu zaien formatuan —desafio originalenak saria izango du—. Ordubeteko probak izan dira.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.