'Bariantearen' alde batean ezingo da aparkatu
Aldundiaren eskumenekoa da errepide hori, eta hemendik aurrera ezingo da aparkatu. Isunak jarriko dizkiete han aparkatzen dutenei.
Orain dela hiru urte eman zuten abisua. Hemendik aurrera, Iparralde etorbidean —bariantea izenarekin ezagutzen den errepidean— Arraguarako noranzkoan, ezingo da autorik aparkatu. Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskumenekoa da, eta hemendik aurrera, ibilgailurik ikusiz gero, isuna jarriko diete ertzainek.
Horregatik, Oiartzungo Udalak herritarrei ohartarazi die bertan ez aparkatzeko, eta ibilgailua uzteko beste eremuak erabil ditzala, hala nola parking estalietan —Beheko Plazan, Landetxen eta Euskal Herria plazan— edo Ormazabal-Eneko aparkaleku berria. Azken hori barianteko aparkatzeko tokiak ordezteko prestatu zutela gogorarazi du udalak.