San Joan Suak eremu publikoan pizteko baimena eskatu beharko da
Hilaren 19ra arte eska daiteke baimena, udaletxean. Hainbat baldintza beharko dituzte suak piztu nahi dituztenek.
Sanjoanak hurbiltzen ari dira, eta urteroko ohitura izaten da San Joan Egunaren bezperan sua piztea. Aurten ere bai, eremu publikoan sua piztu nahi dutenek baimena eskatu beharko dute udaletxean. Hilaren 19a izango da azkeneko eguna. Oiartzungo Udalak jakinarazi duenez, ingurumenaren, pertsonen eta ondasunen segurtasuna bermatu nahi dute.
Hainbat aholku eman dituzte: pilak ez da hiru metro baino altuagoa izango; erregaiak material solidoa izango dira; ezingo da urbanizatutako lurraren gainean egin sua eta, sua eraikin, linea elektriko edo objektu finkoetatik gutxienez 15 metroko distantziara piztuko da.
Udaltzainak arduratuko dira segurtasun neurriak betetzen direla ziurtatzea. Zalantzak argitzeko ere bai, haiei deitzea gomendatu dute (942 49 33 11).