Elkartasunaren Motorra Juneren Hegoak elkartearen alde
Ibilgailuen topaketa solidarioa antolatu du larunbaterako Elkartasun Motorrak elkarteak. Egun osoko egitarau biribila, 09:00etatik 21:00etara, eta helburu zehatza, elkartasuna.
Ibilgailuen topaketa solidarioa antolatu du larunbaterako Elkartasunaren Motorra elkarteak. Egun osoko egitarau biribila, 09:00etatik 21:00etara, eta helburu zehatza, elkartasuna: bildutako diru guztia Juneren Hegoak Elkarteari emango diote. 10:00 trikitiaren doinuak zabalduko du motorraren jaialdia, eta arratsera arte, haurrentzako tailerrak, musika, puzgarriak, eta Sonakay taldearen kontzertua izango dira, besteak beste.
Protagonistak, berriz, auto klasikoak, quadak, motoak… izango dira. Ikusteko aukera izango dute erdialdeko kaleetara bertaratzen direnek, baina baita probatzekoa ere, izan ere, txikienentzat egun osoan zehar quad ibilaldiak antolatu dituzte.
Herriaren erdialdeak hartuko du elkartasun jaia eta antolatzaileek herritar guztiak deitu dituzte parte hartzera.
Egitaraua
- 09:00-15:00: Puzgarriak
- 10:00-11:30: Trikiti doinuak herriko erdialdeko kaleetan barrena.
- 11:00-12:00: Eureka Dance
- 12:30-14:00: Rockalean
- 17:00-18:00: Aurpegia margotzeko tailerra eta jolasak Juneren Hegoak elkartearen eskutik.
- 18:00-18:45: Furius konpartsa.
- 18:45-19:00: Zozketa
- 19:00-19:30: Sonakay + sorpresa
- 19:30-20:15: Toxic Street Dance, Foru plazan.
- Egun osoan zehar ibilgailuen erakusketa eta ibilaldiak quad eta buggietan. Bokatak, taloak eta abar.