Hiru tona silo plastiko baino gehiago jaso dituzte
Bost bilketa puntuetan 3.320 kilo jaso ditu Oiartzungo Udalak. Bilketa horri esker, hondakin berezia modu egokian kudea dezakete.
Pasa den maiatzaren 16an, Oiartzungo Udalak belar bolak biltzeko silo plastikoak jaso zituen. Herrian jarritako bost puntutan bildutako silo plastikoaren kontaketa jakinarazi dute orain: 3.320 kilo jaso dituzte.
Silo plastikoa hondakin berezia da, eta bilketari esker, modu egokian kudeatuko dela adierazi dute udalaren iturriek.
Honako puntutan jaso zuten belar bolak biltzeko materiala: Ergoienen, Arbelaitz bideko sarreran; Gurutzen, Bizardia Elkartearen aurrean; Karrikan, Gaintzabal bidearen sarreran eta Ugaldetxon, Zerradi poligonoko ekarpen-gunearen ondoan eta Txaparreko zintzilikarioen ondoan